RIP 1981. urtean Arrasaten (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da.Taldea Arrasaten jaio zen 1981ean. Garai hartako partaideak Jul (gitarra), Txerra (bateria), Portu (baxua) eta Mallabi (ahotsa) izan ziren. Hasiera batean Doble Cero izan zen taldearen izena.
Denbora gutxira Mallabi soldadutza egitera joan behar izan zen. Ekintza hau taldearen jarrera anti-militaristarekin ez zetorren bat, eta beste partaideek beste abeslari bat bilatzea erabaki zuten. Ordura arte taldearentzat furgoneta gidaria izan zen Karlos "Mahoma" izango zen abeslari berria. Aldaketa honek taldearen izenaren aldatzea ekarri zuen, hemendik aurrera RIP taldea izatera pasa zen.
1984. urtean lehen diskoa kaleratuko zuten Zona Especial Norte deiturikoa. Eskorbutorekin erdibana izan zen disko hau, Spansuls diskoetxeak argitaratu zuelarik. Beranduago, 1987an, No te muevas diskoa argitaratu zen Basati Diskaken eskutik.
1997. urtean zorigaitza etorri zen, Portu, taldeko baxu jolea, hila aurkitua izan zen gaindosi baten eraginez. Kolpe handia izan zen taldearentzat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario