Eskorbuto taldea Euskal Herriak eman duen punk talderik garrantzitsuenetakoa izan zen 1980 ko hamarkadan zehar, Euskal Rock Erradikalaren sasoian. Euren eragina gaur egun ere oso nabaria da.
Taldea 1980an sortzen da Santurtzi (Bizkaia), punk musikaren mugimenduak eraginda. Oso hasiera zaila izan zuten, 1983an, Madrila zihoazela, poliziak atxilotu zituen beraiek egindako maketa baten letrengatik (ETA edo Maldito Pais España abestiekin) eta lege antiterrorista ezarri zitzaien. Kartzelan egon ziren denboran abandonatuta sentitu ziren Euskal Herriko hainbat sektoreengandik, eta honekin abesti bat egin zuten A la mierda el Pais Vasco deiturikoa. Kantu hau RIP taldearekin batera ateratako diskoan sartu zuten 1984an. Disko honek “Zona Especial Norte” izena zuen, etaEuskal Herrian jotzeko arazo asko ekarri zizkien.Euren lehen albun ofiziala 1985ean iritsi zen, “Eskizofrenia” izenarekin eta horrekin batera Euskal Herritik kanpora jotzen hasi ziren. 1986an “Anti-todo” atera zuten, disko hau askorentzako azken urteetako punk diskorik hoberena da
1988an autoproduzitzea erabaki zuten eta “Las más macabras de las vidas” diskoa atera zuten. 1992an “Demasiados enemigos” diskoa atera zuten, garai hartan Iosuk eta Juanmak heroinarekin arazo larriak zituzten. Iosu drogaren eraginez hil zen, baina drogak utzi ondoren, 1992ko maiatzaren 31an. Jualmak ere heroina utzi zuen, baina bihotza gaizki zuen, eta hori gainditzeko indarrik ez zuenez 1992ko urriaren 8an hil zen
No hay comentarios:
Publicar un comentario