Hertzainak
Hertzainak 1981. urtean Araban sortutako euskal rock taldea da. Euskal Rock Erradikala eta Euskadi Tropikala delako mugimenduetan sarturik zeuden.
1981eko gabon zahar gauan estreinatu ziren Gasteizen. The Clash taldearen euskarazko bertsio batekin hasi ziren. Lehenengo diskoetan punkaren probokazioa ska eta reggae erritmo dantzagarriekin nahasten zuten, letretan Euskal Herriko egoera sozio-politikoa islatuz.
Hasierako taldekideak Josu Zabala, Kurro, Delfo, Txanpi eta Kike ziren. 1982ko udan, Xabier Montoia "Gamma"-k taldea utzi eta Gari sartu zen taldean.
Josu Zabala eta Xabier Montoia izan ziren taldearen sortzaileak, eta haiek mamitu zuten lehen urteetan Hertzainak-en izaera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario