Cicatriz

Kaixo, horain Cicatriz taldeari buruz haibat gauza eta argazki aurkeztuko dizuet.

Cicatriz 1983. urtean Gasteizen (Araba) sortutako euskal punk taldea da.Drogak uzteko terapia moduan musika talde bat sortzea erabaki zuten, eta horrela, 1983an Cicatriz en la matriz jaio zen. Natxo Etxebarrietak eta Marieli Arronizek (Natxoren neska-laguna, La Poti bezala ezaguna) abesteko ardura hartu zuten. Bi hauetaz gain, taldean El Pescadilla (gitarra), Toñin (bateria) eta Emilio (baxua) zeuden.
Lehen kontzertuen ondoren Toñinek taldea utzi zuen, eta bere ordez Pedro Landatxe sartu zen. Pedrok aurretik ere beste talde batean jo zuen Los Freaks deiturikoa.

Taldeak, Cicatriz en la Matriz bezala, bi maketa grabatu zituen. San Ferminetan lehen maketa grabatu zuten Iruñea, eta bigarrena Bilbon, baina antza denez bigarren hau galdu egin zen 1983ko uholdeetan.
Beranduago, taldean aldaketa ugari egon ziren. Pakito Rodrigo taldean sartu baxua jotzeko. Gero, Potik Natxorekin zuen erlazioa amaitu zuen eta Londresera joan zen bizitzera, taldea bertan behera utzirik. Gainera, taldeak beste aldaketa bat jasan zuen, José Arteaga Pepin gitarra jotzeko sartu zen Pescadillaren ordez. Hemendik aurrera taldeak Cicatriz izen laburtua hartu zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario