La Polla Records edo La Polla Agurainen 1979an sortutako punk musika taldea da.
Haren jarrera matxinoa ikur bihurtu zen, ez baitzuten inolako enbarazurik gustoko ez zutena salatzeko, gehienetan, gainera, modu barregarrian eta zuzenean. Hala ere, jarreran horien aurkakoek traba andana ipini zizkieten, hala nola mehatxuak, errepresioa, atxiloketak (Eskorbuto bezala), sabotaiak emanaldietan, eta abar.
1984an 19 kantako Salve izeneko diskoa plazaratu zuten. Letretan faxismo, kapitalismo, arrazismo, monarkia, katolizismo, moda eta bere gogoko ez ziren gizartearen beste ezaugarrien kontra jotzen zuten, ibilbide osoan egingo zuten bezala.
www.lapollarecords.net hau, La Polla Recordsen webgune ofiziala da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario